Bardoak

Aste honetan hasiko dira 'Bardoak' taldekako bertso txapelketako saioak

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 18a, 12:14

Hamasei taldek hartuko dute parte urtarrilaren 22an hasi eta martxoaren 19ra arte iraunen duen taldekako bertso ekimenean. Orotara, 23 saio eginen dituzte. Asteburu honetan bat izanen da iruñerrian, Barañainen, hain zuzen. Haizea elkartean, 21:00etan.

Autogestioa du Bardoak taldekako bertso ekimenak oinarri, beti ere Nafarroako Bertsozale Elkartearen babespean.

121 parte hartzaile daude hamasei taldetan banaturik eta 71 bertsolarik abestuko dute orotara. Hala, fasez fase, talde batzuk eliminatuko dira eta beste batzuek aurrera eginen dute, final handia egin arte.

Parte hartzaileen artean, Iruñerriko sei talde daude: Xirristi Drimtim, Obario Maldikoak, Mirristi Drimtim, Hiru garabardo eta pintxo bat, Barañetak eta Barakiñak. Azken hiru horiek Barañaingoak dira.

Helburua, argia: Nafarroako bertso-eskolen sarea indartzea. Hala, Nafarroako eskualdeetan saioak eskainiko dituzte entzule eta parte-hartzaile berriak hauspotu asmoz. Hitz gutxitan laburbildu du Nafarroako Bertsozale elkarteak: "Bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera eman nahi duen proiektua da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatu eta gune berriak barneratuko dituena".

Aurtengoa hirugarren edizioa izanen da. Bertsozale Elkarteko webgunean dago saioen inguruko informazioa bai eta parte hartzaile guztiena ere.

Honako hauek dira talde parte hartzaileak:

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!