Zer gisakoak izan behar dute herri sanferminek? Galdera bota zuen airera abenduaren 17an Gora Iruñea!-k, herri sanferminen inguruan hausnartzeko saio baten. Orain, jarraipena eman nahi diote prozesuari eta beste bi eztabaida saio antolatu dituzte.
Otsailaren 1ean izanen da aurrenekoa, 19:00etan. Gaia: baloreen lanketa. Zalantzak plazaratuko dituzte, erantzunak topatu asmotan. Baloreak nola lan daitezkeen, udalarekin lan egiteko zehaztapenak eta irizpideak eta beste jorratuko dituzte bertaratutakoek.
Otsailaren 2rako jarri dute bigarren hitzordua. Herri mugimenduaren guneak nolakoa izan behar duen aztertuko dute. Non, nola, nork. Horra argitu nahiko lituzketen zalantzak.
Kondestablen izanen dira saioak.