Aurrekontuak eztabaidatzeko jardunaldiak antolatu ditu Parlamentu soziala ekimenak

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 15a, 13:09
Iratxe Alvarez eta Akina de la Cruzek hartu dute hitza Parlamentu soziala ekimenaren izenean.

Nola gastatzen da zure dirua? goiburuarekin urtarrilaren 18,19 eta 20an Kaldereriako aretoan bilduko dira 18:00ean.

Nafarroako Gobernuak aurkeztua du aurrekontu proposamena eta zuzenketak ere eztabaidatuak dituzte Parlamentuan. Erakunde horietatik kanpo baina, herritarrek eztabaida sortu eta gaia lantzeko beharra duten. Parlamentu soziala izeneko taldea sortua da duela hilabete zenbait eta hain zuzen, erakundeetan lantzen dituzten gaiak kalean ere eztabaidatu nahi dituzte, nafarrentzat berebizikoak diren gaien inguruan batez ere.

Jardunaldiak antolatu dituzte hain zuzen, aurrekontuetan dirua nola kudeatuko duten aztertzeko. Dirua nola biltzen den eta zertara bideratzen den jakitea da gakoa, modu ulergarrian azaltzea eta analisi kritikoa egitea.

Heldu den astean eginen dituzte jardunaldiak: astelehenean, asteartean eta asteazkenean, arratsaldeko 6etatik aurrera Caldereria kaleko aretoan. Gaika antolatu dituzte jardunaldi horiek, aurrekontuen funtsa aztertua gera dadin. Ondorioak ere aterako dituzte eta horiek, hilaren 23an zabalduko dituzte Sarasate pasealekuan mobilizazio ikusgarri bat eginez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!