Magnesitaseko proiektua ez da "interes publikokoa" gobernuaren ustez

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 15a

Argazkia: 'Gernika' koadroaren erreprodukzioa, Zilbetin.

Parlamentuari eskatu dio UPNk Magnesitas "interes publiko egitasmo" izendatzea eta "neurri konpensatzaileak" hartzea; gehiengoa kontra azaldu da, eta proposamenak ez du biderik egin.

PPNk eta PSNk baino ez dute babestu UPNk egindako eskaera. Aurkakotasuna azaldu dute Geroa baik, Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, eta, beraz, bertan behera geratu da Magnesitas proiektua balioan jartzeko eskaera.

UPNko Maria Carmen Segurak esan du zonaldeko lanpostuak mantentzeko "hil edo biziko garrantzia" duela Magnesitasek. Nafarroako Gobernuari leporatu dio, halaber, "familiak epe ertain eta luzeko etorkizunik gabe" uztea.

PSNko Santos Cerdanek ere hari mutur berari eutsi dio, eta, "nahi izanez gero" proiektua martxan jartzea exekutiboaren esku dagoela adierazi du.

Bestela hitz egin dute lauko gobernuko kideek. Bilduko parlamentari Dabid Anautek zonalde horren garapena "denen asmoa" dela esan du; nolanahi ere, Magnesitarena aukera bakarra ez dela argi utzi nahi izan du. 

Geroa Baiko Patxi Leuzak ere txostena "lardaskeria" hutsa dela adierazi du harrobiak "eragin handia" izanen lukeela babestutako guneetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!