Aurreko urteetako alkohol proben datuak eman ditu, azterketa ez egitea arraroa ez dela frogatu asmotan. Romeok zabaldutako datuek ardatz, 2012an 133 harrapaketa egon ziren eta 80 etilometria. 2013an, berriz, 132 harrapaketa eta 82 etilometria; 2014an, 102 harrapaketa eta 53 etilometria. 2015ean, 367 harrapaketa eta 215 etilometria.