'Minerita' film nafarra Oscar sarietatik at gelditu da

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 14a, 13:16

Azken hamar onenen artean zegoen baina hurrengo galbahea ez du gainditu. 

Film labur dokumental onenaren Oscar sarirako azken hamar hautagaien artean zegoen Raul de La Fuente zuzendari nafarraren eta Amaia Ramirez ekoizle nafarraren Minerita filma, Kanaki Films Donostiako etxeak ekoitzitakoa.

Cerro Ricoko meatzari barrutiko emakume talde baten bizimoduaren berri ematen du filmak. Hamar film laburretatik bost baino ez dira aukeratuak izan gaur hurrengo fasera pasatzeko, baina Minerita ez da horien artean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!