"Ausardiaz" jokatzeko proposatu die Sortuk presoei

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 13a

Rufi Etxeberria. Arg:agoitzgorria.info

Rufi Etxeberria eta Josu Beaumontek hitzaldia eskaini zuten bart Iruñean. Askatasunaren bidean, presoak etxera izeneko mintzaldia izan zen.

Konponbidearen bidean urratsa ezker abertzaleak egin beharko duela ondorioztatu du Sortuko Gatazkaren Konponbidearen arduradunak Iruñean emandako Askatasunaren bidean, presoak etxera izeneko hitzalditik. Rufi Etxeberriarekin batera izan zen Josu Beaumont mintzaldi horretan eta 120 lagun inguru bildu zituzten.

Ezker abertzalearen estrategia berrituaren irudia eskaini nahi izan zuten.  "Garai berriei berregokitzea" dagokiela esan zuten. Orain arteko eskemak alde batera utzi eta bide berriak landu behar ditruztela ere jaso du hitzaldian Sortuk. Dio alderdiak, ezin direla aldebikotasunaren zain egon, hau da Espainiar Estatuaren esperoan izan. Uste dute gainera, presoen kaleratzea mahai baten bueltako akordioaren bidez ez dela etorriko, legediaren garapenaren bidez etorriko dela baizik, eta horretarako prestatu beharra dagola iritzi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!