Aztnugal Rock elkartasun musika jaialdia, otsailean

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 12a

Argazkia: apirilean epaituko dituzten bost lagunak.

Ekineko kideak izatea leporatuta epaituko dituzten bost lagunek Aztnugal Rock jaialdia antolatu dute otsailaren 13rako, sostengu ekonomikoa lortzeko. Kop, Kaotiko eta Tximeleta egonen dira, besteak beste.

Laguntza hitza hartu dute ardatz 4/2014 sumarioan auzipetutako Jon Patxi Arratibelek, Iñigo Gonzalezek, Gorka Mayok, Iker Morenok eta Gorka Zabalak. Apirilaren 14tik 21era epaituko dituzte; Ekineko kide izatea leporatuta, zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen dute haietako bakoitzarentzat.

Hain zuzen, prozesuaren gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoa lortzeko eginen dute jaialdia, oraindik zehazteke dagoen udalerri batean.

Kop, Kaotiko, Arkada Social, Mc Onak, Tximeleta, Dj Jotatxo taldeek eta dj-ek parte hartuko dute. 19:30ean hasiko da.

Zergatik #Aztnugal

Aztnugal. Laguntza hitza aldrebes idatzita. 2011ko urtarrilaren 18an atxilotu zituzten bost nafarrak, eta inkomunikazio bitartean egindako polizia deklarazioa lelo horrekin sinatu zuen Jon Patxi Arratibelek. Torturak salatu zituzten denek. Horregatik, torturaren kontrako hitzordua ere izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!