Ekinklik-eko kidea ere bada, horregatik, webgunean jarri dute argazki galeria osoa. Guk lagin bat jaso dugu.
Argazkiak egitearekin batera, gaiaren inguruko irakurketa egin dute Ekinklik-en atari digitalean bertan. "Asilo eskubideak babestu behar lituzkeen horiek borrokatu eta saihestu behar dituzten arriskuak dira mugak. Kostaldeko patruila eta kontzertina marra zorrotzak, herriak banatu baino egiten ez dituztenak, Estatua eta mafia kontzeptuak lausotzen dituztenak; bai eta milaka errefuxiatuk igarotzen saiatzen direnak, heriotzari aurre eginez, euren bizi baldintzak hobetu asmoz, edo soilik bizirik jarraitzeko xedez".
Lesbosera iristen direnen egoera aztertu dute Fabiola Barrancak eta Olmo Calvok, El Diario.es-en egindako erreportaje batean.