Euskalkiak, pantailatik belarrietara

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 11a, 13:54

Euskalkien inguruko euskalkiak.eus webgunea zabaldu berri du Koldo Zuazo ikerlariak; bertan, hainbat herritako mintzairak batu ditu. Besteak beste, Leitzakoa eta Lizarragabengokoa.

Bideoz hornitu du Zuazok atari digital ireki berria; Euskal Herriko osoko makina bat herritan egindako elkarrizketak zintzilikatu ditu, "XXI. mende hasieran euskara eta euskaldunak nolakoak diren" erakusteko asmotan. Hala, euskalkien aberastasunaz goza dezake nahi duen horrek.

Izan ere, "galtzen" ari dira euskalkiak. Horrela deritzo ikerlariak, Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan. Horregatik, biltzeko beharra sumatuta, jarri du proiektua abian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!