9.500 ikaslek behar bereziak dituzte

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 11

Ikasleak eskolak hartzen. Arg: argia.eus

5.700 ikaslek minusbaliotasuna dute, 3.175 haurrek arreta mantentzeko zailtasunak dituzte eta 319 kidek ohi baino gaitasun handiagoa dute.

Gero eta gehiago dira hezkuntza sisteman haurraren garapena ziurtatzeko arreta berezia behar duten ikasleak. Iaz esaterako 9.419 ikasle identifikatu zituzten Ikasteko Behar Berezi gisa. Horien artean %61,3 ikastetxe publikoan ari dira eta %38,7 hitzartutakoetan. Gero eta beharrezkoagoa da aniztasunari erantzunen dion hezkuntza sistema sortzea, modu horretan lortuko delako arazo sozioekonomiko edo kulturalak dituzten zein bestelako zailtasunak dituztenak atenditzea.

5.700 ikaslek minusbaliotasuna dute, 3.175 haurrek arreta mantentzeko zailtasunak dituzte eta 319 kidek ohi baino gaitasun handiagoa dute.  Lehen aldiz iaz Arreta Falta edo hiperaktibitatea dutenen kopurua jaitsi egin da: 3.175 ikasle berri gehiagok du arreta falta edo hiperaktibitatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!