Nafarroako Gobernuak 2016rako aurkeztutako aurrekontuen proposamenari zatikako zuzenketak aurkezteko epea gaur amaituko da 12:00etan. 3.897 milioi eurotako aurrekontua aurkeztu zuen Gobernuak abenduaren 1ean. Aurretik, Nafarroako Parlamentuan osoko zuzenketak aztertuak dituzte: UPN, PSN eta PPNk aurkeztu zituzte. Ez ziren aurrera atera gainerako taldeek kontra eman baitzuten botoa.
Zatikako zuzenketen eztabaida hilaren 18 eta 22aren artean izanen da. Urtarrilaren 28an izanen da osoko bilkuran aurrekontuen eztabaida orokorra.