Nafarroako Hondakin Partzuergoak 8,8 milioi euro bideratuko ditu aurten zabor bilketara

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 8a, 09:03

El Culebrete, Carcar eta Azkoieneko hondakinak tratatzeko plantetarako izanen da aurrekontuaren gehiengoa: 6,6 milioi euro.

Nafarroako Hondakin Partzuergoak onartu ditu 2016rako aurrekontuak. Iaz baino %20 gehiago izanen du Partzuergoak aurten hondakinen tratamenduan erabiltzeko. Guztira 8,8 milioi euro izanen direla adierazi du Isabel Elizalde kontseilariak. Hain zuzen, aurrekontuaren gehiengoa, 6,6 milioi euro El Culebrete (4,2 milioi euro), Carcar (1,6 milioi euro) eta Azkoiengo (0,8 milioi euro) hondakinen plantara bideratuko dituzte. Horrez gain, 110.098 euro ohiko gastuetarako zein mantentze lanetarako erabiliko dituzte.

Finantziazioa partzuergoak norberari ezartzen dion tasetatik lortuko du. Aurten, tasek prezio berbera izanen dute; 46,32 euro etxebizitza bakoitzeko.

1997tik abian da Nafarroako Hondakinen Partzuergoa. Nafarroako Gobernuaren baitako entitatea da eta bertan zenbait mankomunitatek hartzen dute parte. Helburu du, modu bateratuan irtenbide ematea Nafarroan sortzen den hondakinari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!