Gogoa Foroa, 20 urteko gogoeta

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 7a

Kristautasuna eta Egungo Mundua lantzea izan da urteotan Gogoa Foroaren erronka. 191 ekitaldi 201 aditurekin eta 70.000 lagunen parte hartzea izan dituzte bidelagun.

20 urteko ibilbidea eginen du Gogoa Foroak biharko egunarekin batera. Urteotan, Kristautasuna eta Egungo Munduaren inguruan hausnartzea izan dute erronka. Gauzak horrela, 191 ekitalditan 201 adituren hitzaldi zein jardunaldiak eta 70.000 lagunen parte hartzea izan dituzte.

1996an jaio zen "zerbitzu xume" izateko xedearekin. 20 urtez jardunean aritu da Gogoa Foroa "elkarte kristauen laguntzaren, sostenguaren eta lanaren bidez". Orain arte bezala egun ere "elkargunea" izan nahi dute "politikaz, ekonomiaz, gizarte eragileez, komunikazioaz, erlijioaz eta Elizaz" hitz egiteko. Hausnarketa egiteko eta ideiak partekatzeko aukera ere lortu nahi dute: "Esperientziak, ideiak eta ahots desberdinak konpartitu ahal izateko gune gara". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!