Manresako Guineu garagardogileekin batera sortu zuten BTXbeer edaria, eta taldearen webgunean bertan jarri zuten salgai. Denak agortu ziren.
Hasierako urrats horietan iragarri zuten gizarte egitasmoren bati emanen zizkiotela irabaziak, eta hain zuzen ere oraintxe erabaki dute zeini. Arrazoia: hardcore eta punk musikaren bitartez egiten du lan minbizia gaitza dutenen inguruan. Hain justu, Bartzelonako La Casa dels Xuklis umeekin lan egiten duen etxea sostengatzen du.
"Ohore txiki bat da hardcore-punk musika, artisau garagardoa eta elkartasuna (kasu honetan minbiziaten aurkako borroka) batu dituen ekimen honen parte izatea", esan du Berri Txarrak taldeak prentsa ohar baten bidez.