62 zenbaki banatu ditugu 25 minututan Hatortxu Rock-erako sarreren zozketa mundialean!

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 15a, 18:57
Argazkia: Hatortxu Rock-eko karpa.

Agortuta daude Hatortxu Rock-erako sarrerak, baina guk, Euskalerria Irratian, azken lauak zokatu ditugu gaur arratsaldean. Ehundaka entzule irratira deika aritu dira. Itzela!

Gure marka guztiak hautsi ditugu. Ehundaka dei jaso dugu zozketa honetarako eta 25 minututan 62 zenbaki banatu ditugu zozketarako. Estela eta Iker gazteak izan dira sarrerak eskuratu dituzten entzuleak.  Zorionak! 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!