Egun, 20.501 odol emaile daude aktibo. Beste era batean esanda: odola eman dezaketen %5ek eman egin dute. Iazkoa baino datu baikorragoa da aurtengoa. Jada 13.974 lagun bertaratu dira odola emateko guneetara.
Ohar egin dute, aitzitik, "ez erlaxatzeko". 2015ean, 24.400 odol poltsa beharko dituztela aurreikusi dute osasun arloko zentroek.