Nafarroako Parlamentuak aurrera atera du erresoluzio bat: Nafarroako Gobernuari eskatu diote hezkuntzarako iragarri duen lan eskaintza publikoko plazak mantendu ditzan baina banaketa alda dezan. UPN, PSN, PPN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko bozek onartu dute ebazpen hori. EH Bildu zein Geroa Bairen aurkako botoa eman dute eta Podemos-Ahal Dugu abstenitu egin da.