Isurketa murrizteko akordioa sinatu du gobernuak beste 100 eskualde ingururekin

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 9a, 11:51
Argazkia: Konpromisoa hartu duten eskualdeetako ordezkaria. / navarra.es

Klima aldaketari buruzko bileraren karietara adostu dute lurraldeek berotegi-efektuko gas isurketak %80an murriztea.

Parisen egindako agerraldian, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcia Balaguerrek sinatu zuen testua, Exekutiboaren izenean. Under2Mou sareak bultzaturiko ekimena da.

Hala, bat egin dute aginteek hornidura elektrikoaren inguruko informazioa trukatzeko, bai eta teknologia jakintzak partekatzeko ere.

Besteak beste, honako lurralde hauek hartu dute konpromisoa:Rhône-Alpesek, (Frantzia), Eskoziak (Erresuma Batua), Quebecek (Kanada), Oregonek eta Vermontek (AEB) Cross River Statek (Nigeria), Behe Kaliforniak, Chiapasek, Jaliscok eta Yucatánek (Mexiko).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!