A8 errepidea mozteagatik Aritz Azkona iruindarra eta beste lau gazte epaituko dituzte gaur

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 1a, 08:00

2007an gauzatu zuten mozketa, Jarrai-Haika-Segi auzian Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia salatzeko asmoz; orain, bi urte eta erdiko zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat.

Asier Alberdi, Saioa Zerain, Aritz Azkona, Ainara Ladron eta Naroa Ariznabarreta dira gaur epailearen aurretik pasako diren gazteak. Bi xede izan zituen, haien hitzetan, orain dela zortzi urteko desobedientzia ekintzak: lehenik eta behin, militantzia politikorako eskubidea aldarrikatzea; eta, bigarrenik, Segi terrorista izendatzeak ekarriko zituen ondorio "latzak" salatzea.

2013an epaitu behar zituzten, baina Ariznabarretak, Azkonak eta Ladronek ez aurkeztea erabaki zuten. Dena dela, kalean jarraitu ahal izan zuten, prozedura akatsak medio.

Bideoan, Topatu.info-ko kideek egindako elkarrizketa ikus daiteke -lizentzia libreei esker ekarria-.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!