Foruzaingoak Guardia Zibilak baino %41 eta Espainiako Poliziak baino %60 salaketa gehiago jaso zituen iaz

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 30a, 12:39
Argazkia: Foruzaingoa.

Iazko datuak bildu dituen Gertakari Penalen Txostenaren arabera, salatutako 30.928 auzietatik, 9.645 kudeatu zituzten foruzainek.

"Datu horiek adierazten dute herritarrek konfiantza handiago dutela Foruzaingoarengan, nahiz eta gure erronka ez den salaketa gehiago jasotzea, baizik eta ahalik eta zerbitzurik finena eskaintzea segurtasun arazoekin guregana datorren herritarrari", adierazi du Ikerketa Kriminaleko saileko buru Eduardo Sainz de Murieta.

2014an, beraz, %52,6 egin du gora foruzainen jardunak, 399 salaketa gehiago izanda. Guardia Zibilak ere 69 salaketa gehiago jaso zituen, eta Espainiako Polizia izan zen gutxiago jaso zuen bakarra -553 salaketetan murriztu zen kopurua, hain justu.-

"Nafarroako gizartearen partetik gure zerbitzuen eskaintza handiagoa dago, kontuan izanda pertsona bakoitzak erabaki dezakeela zein poliziarengana jo", esan du Sainz de Murietak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!