Hil eta 40 urtetara, oraindik ere, badaude diktadore izandakoaren lana laudatzeko egitasmoak. 1946an, NBE-k agintari "faxista" zela esan bazuen ere, horrek ez du ekidin egun ere haren jarduna oroitzea Espainiako hainbat puntutan, liskar legalei aurre egin behar izan gabe, gainera.
Horren adibide da San Fermin de los Navarros elizakoa. Gaur eginen diote omenaldia, 20:30ean.