Denda txikietan kontsumitzera bultzatzeko kanpaina abiatu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 19a, 12:54

Denda txikiak, pertsona handiak lelopean, auzoetako saltokiek gertuko tratua, kalitatezko produktuak, lan baldintza onak eta tokiko produktuak eskaintzen dituztela esan du Exekutiboak.

Herrietako eta auzoetako "bizkarrezurra" dira dendak, foru gobernuaren kanpainan iragarri dutenez. Altsasua, Tafalla eta Iruñeko 22 dendek hartu dute parte 70.000 euroko aurrekontua duen egitasmoan.

"Baloratu dezagun produktuen ezagutza izateak ematen duen konfiantza, etxetik gertu ekoiztua izatea; eta, askotan, kalitate eta prezio hobeak izatea", esan du Maitane Ezkutari Turismo eta Merkataritza zuzendari orokorrak, kanpainaren aurkezpen prentsaurrekoan.

Manu Ayerdi Garapen ekonomikoko zuzendariordeak denda txikiek 22.000 lanpostu sortzen dituztela gogorarazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!