Gaixotasunik ez duen pertsona batek baino 1.500 euro gehiago gastatzen ditu zeliakia duen batek urtean. "Nire tratamendua glutenik gabeko dieta baldin bada, zergatik kudeatu behar dut nik neuk beste edozein herritarren eskubide berak baldin badauzkat?", galdetu zuen elkarteak atzo egindako agerraldian.
Gogorarazi dute, era berean, 2006an foru gobernuak zeliakoentzako diru laguntza bat onartu zuela, baina bertan behera geratu zela, krisi ekonomikoa medio.