Elur malur ez naiz zure beldur, etxean baitaukat…neguko dispositiboa prest

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 18a

375 langilek eta elurra kentzeko 127 ekipok osatzen duten neguko bidezaintza-dispositiboa asteburu honetan aktibatuko dira estreinakoz, aurreikusi diren lehen elurteak direla-eta.

Elurra kentzeko 127 makina (haietatik 6 turbofresak) eta zaintza nahiz kontroleko 90 bat ibilgailuk osatzen dute Nafarroako neguko bidezaintzaren parke mugikorra, eta apirilaren 30 arte luzatuko da; asteburu honetan aktibatuko da estreinakoz, ostiralean ezartzen diren irizpideen arabera, aurreikusi diren lehen elurteak direla-eta.

www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848423500 telefono-zenbakian errepidearen egoerari buruzko etengabeko informazioa eskaintzen da

 

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren mende dauden 375 langileri eta autobia nahiz autobideen (AP-15, A-21 eta A-12) enpresa emakidadunei (teknikariak, langileak eta gidariak aintzat hartuta), Foruzaingo eta Guardia Zibileko agenteak gehituko zaizkie; Garapen Ekonomikorako Departamentuko Errepideak Kontrolatzeko Zentroarekin eta SOS Navarrarekin koordinatuko dira bideen 3.828 kilometrotan eta 39 mendateetan aurkitu daitekeen izotz nahiz elurrari aurre egiteko.18.000 tona baino gehiagoko gatz-erreserba ere prest dago.

Nafarroko Gobernutik, bestalde, gogorarazten dute 011 telefono-zenbakira ere dei daitekeela, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko errepideen informazio-telefonora, eta haren webgunea kontsulta daitekeela (www.dgt.es); bertan, Espainia guztiko informazio eguneratua topa daiteke trafikoko egoeraren gainean eta edozein eratako gorabeheren gainean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!