Labean kokatu du Azkaratek instalazioa. Bisitariak zuhaitzez inguratuta ikusiko du bere burua bertan, izan ere, tamaina naturaleko erreplikak eraiki ditu. Enborretan, gainera, denboraren joan-etorria islatu du.
Ez daude bakarrik, ordea, zuhaitzak; koadroak ere egon badaude: bi metroko 11 obra paratu ditu. Horrez gain, ikus-entzunezko pieza txiki bat ere sortu du, instalazioari osotasuna emanez.