132.000 euroko diru laguntza emanen die Gobernuak euskaltegiei

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 11

Ikasleak apunteak hartzen euskaltegian.

Helduei euskaraz irakasteko 2015eko urritik abendurako laguntza onetsi du Gobernuak.

2012. urteko urritik laguntzarik ez dute jaso Nafarroako euskaltegiek. Aurten ordea, ematen du iritsiko zaiela babes ekonomikoa Gobernutik. 132.000 euroko diru saila banatuko du Gobernuak helduentzako euskara irakaskuntzarako. Urritik abendura arteko diru saila da onetsi duena. 

"Aurrera jarraitu ahal izateko aukera ere kolokan" jarri dutela aitortu zuten IKA eta AEK euskaltegietako kideek behin baino gehiagotan. "Nafarroako Gobernuari dagokion zerbitzu publikoa egiten ari gara", gogoratu zuen duela zenbait hilabete Sagrario Aleman IKAko irakasleak. Helios del Santo AEKko irakasleak erantsi zuen 2013an egindako lanari buruzko agiri guztiak jarri zituztela Nafarroako Gobernuaren esku; baina, hala eta guztiz ere, Hezkuntza Departamentuak ez zuen diru saila banatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!