Tentsio handiko linearen proiektu berria aurkeztu du Madrilek

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 11a, 10:44
Tentsio handiko linea. Arg:sustraierakuntza.org

Nafarroa eta Frantzia lotuko lukeen goi tentsioko linea da aurkeztu egitasmoa. Lizarratik, Iruñerritik eta Sakanatik pasako litzake.

Nafarroa Frantziarekin lotuko lukeen tentsio handiko linearen proiektua aurkeztu du Espainiako Gobernuak hiru urteren ostean. Egitasmoak adar berri bat ere jaso du plan horren barruan: Lizarra, Iruñerria eta Sakana zeharkatuko lukeen 400 kilo boltioetako goi tentsioko linea.

2015-2020ko Espainiako Energia Garraioaren Garapenerako Planaren barruan sartu dute Nafarroari eraginen dion proiektua. Deikazteluko azpiestazioa egiteko proposamena ez du jasotzen egitasmo berri horrek nahiz eta UPNk eskatua zuen. Azpiegitura hori eginen ez denez Retako Muruartekotik abiatuko lukete 400KV-etako energia garraioa. Baina ez da hori aukerra bakarra edo behin betikoa. Castejon/Muruarte-Itsaso ardatz izanen lukeen aukera ere aztertzen ari dira. Hori da hain zuzen, zenbait udaletan eta zenbait gizarte eragiletan sortu duen kezketako bat eta egitasmoaren aurka eragin duen proposamena.

Guztira 80 kilometroko ibilbidea luke Nafarroan goi tentsioko linea horrek, oraindik zehazteke badago ere zein izanen den hartuko duen bide zehatza. “Nazioarteko konexioek sortzen dituzten beharrak asetzeko plana” dela nabarmendu du Espainiako Gobernuak. 2020an azpiegitura horrekin hastea da aurreikusi dutena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!