Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumont-ek Iulen Urbiola Loiarte izendatu du Nafarroako Gobernuko Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako koordinatzaile arduradun.
Gogoratuko denez, Foru Gobernuak iragan irailean erabaki zuen Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulego hori sortzeko prozesua hastea, eta foru-lege batek arautu beharko du. Arau hori prestatzen den bitartean, Gobernuak Beaumont kontseilariari mandatu bat eman zion: administrazioko unitate bat sortzea, eta zeregin horretarako bakarrik lan egingo duen koordinatzaile bat izendatzea.
Iulen Urbiola Loiarteren eginkizunak (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren mende izango da organikoki) honako hauek izango dira: Departamentu guztiekin koordinatzea Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa ezartzeko, legealdi honetarako Programa Akordioan jasota dagoena; etika-kode bat landu aurretiko lanak sustatzea; eta aurreko Gobernuek zerbitzu publikoak emateko Administraziokoak ez diren pertsonei edo enpresei egindako kudeaketa nahiz kontratazioko aginduak berrikustea.
Iulen Urbiola Loiarte gaur hasi da Nafarroako Gobernuan lan egiten. Zuzenbidean lizentziaduna da, eta orain arte Baztango Udalean idazkari aritu da.