Afrika behar beharrezkoa elkarteak antolaturik, laburmetraiak eta luzemetraiak hautatu dituzte. Thriller-a, komedia, esperimentazioa eta beste aurkituko ditu pantailan ikus-entzuleak, izan ere, anitzak dira ekarritako zintak.
Gonbidatuen aterpe ere bilakatuko da jaialdia: Carey MacKenzie zuzendaria, Tendeka Matatu ekoizlea eta Hegoafrikako enbaxadako ordezkaria bertaratuko dira.
Azaroko ostirala guztietan izanen dira emanaldiak, hiru euroan, 20:00etan, Filmotekan bertan; pelikula emitituta, eztabaidarako tartea zabalduko dute.
Egitaraua, filmez film
- Gaur, Sara Blecherren Ayanda obra emanen dute.
- 13an, berriz, Akosua Adoma zuzendariaren Kwaku Ananse eta Carey McKenzieren Cold Harbour.
- 20an, Ekwa Msangiomariren Taharuki eta Craig Freimonden Material.
- 27an, Weakness, Wanjiru Kairuren lana eta Nairobi Half Life, David Tosh Gitongarena.