Area, plastilina, panpinak... edozein izan daiteke animaziozko filmak egiteko lehengaia. Teknikak ere, anitzak. Eta horren guztiaren erakusleihoa izanen da bihar bertan martxari ekinen dion Animatic zikloa.
Civicanen izanen da, eta egitarau zabala jarriko du herritarren eskura. Lau sail antolatu dituzte: Espainiako animazioa, nazioartekoa, fikziotik kanpokoa eta haur animazioa.
Esaterako, El apache de Londres animazio lana emitituko dute bihar bertan, 19:00etan.
Larunbat honetan, Eduardo Portal animatzailea egonen da, 11:00etatik 13:00etara, umeentzako tailerra eskaintzen.
Eta aipatzekoa moduka da, halaber, fikzioz gaindiko sekzioan proiektatuko duten Seth's Dominion dokumentala, Seth komikiaren egilearen bizitza ardatz duen ikus-entzunezkoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!