Horrez gain, bi saio geratzen dira oraindik.
- Azaroaren 5ean 2ZIO talde lapurtarraren rap emanaldia eskainiko da Zentral aretoan, arratsaldeko 19:30ean hasita. Taldea osatzen duten Odei Barroso, Gorka Rodriguez eta Jo Olascuagak Bideak izeneko bigarren diskoa aurkeztuko digute.
- Azaroaren 12an azken bertso-saioarekin emango zaio amaiera Bertsoaroa zikloari. Gurutzeko Plazako institutuko areto nagusian arratsaldeko 20:00etan honako sei bertsolariak ariko dira kantuan: Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Jon Maia. Alaitz Rekondo izango da aurkezlea.
Emanaldi guztiak doakoak dira Iruñeko Udalaren haur programazioko Hor konpon Marianton emanaldia salbu (3€). Gurutzeko Plazako bertso-saioetarako berriz gonbidapenak banatuko dira, saioak hasi baino ordubete lehenagotik.