Poliziaren indarkeriaren biktimen aldeko elkarretaratzea egin dute

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 2a, 10:45

Ziudadelan Espainiako poliziaren lana goratzen duen erakusketari emandako erantzuna izan da; German Rodriguezen oroitarrian bildu dira, Ziudadelan batzea debekatu zietelako.

Ostiralean egindako protestan, Itxaro Torregrosa atxilotutako eta torturatutako gazteak eta Angel Berruetaren alaba Aitziber Berruetak Espainiako Delegazioaren jarrera salatu zuten, idazki baten bitartez, eta "egia, justizia eta konponbidea" galdegin zituzten biktima guztientzat.

Ziudadelan egin nahi izan zuten kontzentrazioa, erakusketa egiten zen tokian bertan, alegia, baina debekuaren ondorioz ezin izan zuten. "Gu isilarazten saiatu dira, baina okertu egin dira, berriz ere", esan zuen Berruetak, biktima guztien onarpena lortu arte lanean jarraitzeko aldarria egitearekin batera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!