Bertsoaroa 2015

Antzinako emakumezko inprobisatzaileen ahotsa

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 27a, 12:40

Bertsoaroa zikloaren baitan, Bertsolaritzaren sekretuak: isilduriko emakumeen historia antzezlana taularatuko dute gaur, Kondestable Jauregian.

19:30an izanen da saioa, Jokin Labaienek eginen ditu narratzaile lanak eta Hodei Unzuetak eta Oskar Estangak antzeztuko dute.

XIX. mendeko hamabi emakume bertsolariren pasarteak gogora ekartzea da helburua. Obraren laburpena argitaratu dute lanku.com bertsolaritzaren inguruko webgunean:

Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emankizunaren bitartez narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi dizkizuegu.

Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, (beraien bertsoak erre, gorde, isildu,… baitira), batzuk errekuperatzea lortu da. Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu dugu bidean eta isilduriko emakumeen historia ekarri nahi dugu argitara. Ikuskizun honen bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi dizkizuegu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!