Euskal Herriko historia, ilustratua

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 23a, 08:55

Egungo Iruñeko alkate eta historialari Joseba Asiron eta Martintxo Alzueta irudigilearen elkarlanaren emaitza da aurkeztu berri duten liburua.

Urriaren 20an, Euskal Herriko historia ilustratua-ren bigarren liburukua aurkeztu zuen Txalaparta argitaletxeak, Iruñean. Egungo Iruñeko alkate eta historialari Joseba Asiron eta Martintxo Alzueta irudigilearen elkarlanaren emaitza da. 

Irudiak dira nagusi

Nolakoa izan zen euskal Estatuaren sortze unea, Eneko Aritza errege bihurtu zutenekoa? Zertarako erabili zen egiazki Leireko monasterioaren kripta? Nola bizi ziren Arrada herri gotortuko biztanleak eraitsia izan arte? Nolakoa zen gaztelauen setioaren aurrean Gasteiz defendatu zuen Martin Ttipia? Historiografia ofizialak Navas de Tolosako guduari buruz kontatzen digunaz haraindi, zer gertatu zen benetan? Gure historia ilustratuaren bigarren liburuki honek Nafarroako erresuma independentearen lehen urteetako ilusioa islatu nahi izan du, barne-gatazkek (herentziek, banderizoek...) eta, batik bat, gure auzoen neurriz kanpoko grina menderatzaileek emeki-emeki eten zuten artekoa. Alde guztietatik marraztea, mundua liluratzera iritsi ez zen ametsaren kontakizuna da hau.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!