Laugarren gunean jazo zen erasoa, 15:00etan, gazteak salatu duenez. Osasun puntuan artatu behar izan zuten gero, izan ere, kolpeak ere bazituen.
Poliziari emandako informazio medio, egunean bertan hartu zuten atxilo ustezko erasotzailea; orain, Foruzaingoa auzia ikertzen ari da.
Ikastolen gaitzespena
Ikastolen Elkarteak "gogor eta irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta eraiki nahi duen "gizarte ereduarekiko guztiz kontrajarria" dela adierazi. Halaber, antolakuntzak eraso sexisten kontrako protokoloa martxan jarri zuela jakinarazi du.
"Ikastoletan [azken urteotan] lanean ibili gara gure festak berdintasunean izateko, eta eraso sexistak baimendu ez daitezen", adierazi dute, prentsa ohar baten bidez.