Transexualak babesteko adierazpena aurrera, UPN eta PP gabe

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 20a, 08:31

Mahai eta eledunen batzarrean atea da aurrera transexualen eskubideen aldeko adierazpena.

Abstenitu egin dira alderdi erregionalista eta alderdi popularra pertsona transexualen defentsa egiten zuen adierazpenean.

Pertsona Transexualen Despatologiaren Nazioarteko Egunarekin adierazpena eraman dute Mahai eta Eledunen batzarrera kolektibo horren alde. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal duguk, PSNk eta Izquierda-Ezkerrak babestu egin dute eta UPN zein PP abstenitu egin dira.

Nafarroako Parlamentuaren izenean adierazpen horrek jasotzen duena da, babesa ematen diotela aktibista talde horrek transexualen alde egindako lanari eta transexualen patologizazioaren aurka. Horrez gain, herritarrei dei egiten diete heldu den urriaren 24an antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzera. Transexualen eskubideen alde egitera deitu dute gizartea.

Nafarroako Parlamentua "transfobiarik gabeko gunea" dela ere jaso du adierazpenak eta transexualen aurkako erasoak salatu ditu. Horrez gain, legea indartzea ere adostu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!