NATOren Trident Junture operazioaren harira, Erriberako hainbat eragile eta herritar batu dira, proiektuari kritika egiteko helburuz.
Nafarroako egoera sozio ekonomiko instituzionala aldatu den garaiotan, "gerla praktikak" ezinbestean amaitu behar direla deritzote manifestuaren bultzatzaileek.
Halaber, sinadura bilketa jarri dute abian, sarearen bitartez.