Aste honetan aske geratuko dira Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 5a, 19:58

Bateragune auzian zigortutakoek urriaren 11 dute irteera eguna, sei urteko kartzela zigorra osorik bete ondoren.  

2009ko urriaren 13an atxilotuak izan ziren  eta Auzitegi Gorenak hirurei sei urteko kartzela zigorra ezarri zien 2012ko maiatzean.

Bestalde, Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi sei urte eta erdiko kartzela jarri zien Gorenak. Horrela, beraz, Arnaldo Otegi datorren urteko apirilean utziko dute aske. Diez ez, "egoera pertsonal-familiarrengatik" orain arte besteek baino ia hamazazpi hilabete gutxiago egin dituelako preso. Honen arabera 2017ko abuztu-irailera arte egon beharko du kartzelan.

Kartzela zigorraz gain Zabaletak, Rodriguezek eta Jacintok zortzi urteko inhabilitazioa dute eta Otegik eta Diezek, hamarrekoa, epaileek erabakita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!