Gaurko saioan, gaur bertan hasiko den Atarrabiako euskaldun-on astean zer nolako ekitaldiak eginen dituzten kontatu digu karrikaluze elkarteko Ismael Yaguek. Iban Hernandez enpresari ekintzaileak "drone" bat zer den eta zertarako erabiltzen duen azaldu digu. Zuhaitz zaharren lagunen elkarteko kide Mikel Belasko, Nafarroako Unibertsitatean zabaldu duten erakusketaz aritu zaigu, "bizitzarako zuhaitz handiak" izenekoa. Eta Iturrama institutuko Mikel Ozkoidi eta Oskia Ramirez irakasleak ere izan ditugu zuzenean, bihar, Vicente Ferrer saria jasoko dutelako Madrilen Saharari buruzko proiektua lantzeagatik.