Gaurko Guardasola saioan Mixel Etxekopare musikari eta artista zuberotarra izan dugu lagun. "Züek heben" izeneko gaualdia prestatzen ari dira ostegun gauerako Arga ostatuan eta bertan zer ikus eta entzun ahal izanen dugun adierazi digu. Bestalde Jaitzera joan gara, bertakoa den Enrike Perez Lopetegirekin mintzatzera, heldu den igandean Gatzaren inguruko jardunaldi gastronomikoak izanen dituztelako. Oskorri taldea bere agurra prestatzen ari da. Musikagintzan 45 urte eman ondoren, irailaren 6tik eta azaroaren 22ra bitartean azken bira eginen du Euskal Herrian barna. Iruñean azaroaren 7an arituko dira Baluarten. Talde handi honen inguruko saiotxo polita prestatu digu Julen Leuza musikari eta gure kolaboratzaileak.