Hauteskundeak 2015

Atzerritarren bazterketa salatu dute Hauteskunde Batzordearen aitzinean

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 20a, 19:00

Paperak denontzat plataformaren 2013ko protesta bat (Argazkia: Sos Arrazakeria)

Nafarroan bizi diren, lan egiten duten eta zergak ordaintzen dituzten 40.000 pertsonak ezinen dute bozkatu igandean, Paperak denontzat plataformak salatu duenez.

Hautesle zerrendetatik at utzi dituzte milaka eta milaka herritar. Ezinen dute botorik eman, ezta jaso ere. Hori salatzeko, Paperak denontzat plataformak elkarretaratzea egin du gaur Hauteskunde Batzordearen aitzinean, eta egoera salatzen duen idazkia helarazi die batzordekideei.

Plataformaren kalkuluen arabera, 40.000tik gora dira atzerritar baztertuak, Nafarroan bizi, lan egin eta zergak ordaindu arren bozkatzerik eta bozkatuak izaterik izanen ez dutenak. Badira beste 20.000 atzerritar Europar Batasuneko herritarrak izanda bozkatzerik badutenak, ez ordea bozkatuak izaterik.

Paperak denontzat plataformaren prentsa oharraren arabera, “ezinbestekoa da hemen bizi diren pertsona guztien eskubide zibil eta politikoak aitortzea, soilik horrela baita posible gizartea egiazko parekotasunean oinarritzea”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!