Boto estimazioaren arabera, UPNk 11 eta 12 eserleku inguru eskuratuko lituzke datozen hauteskundeetan. Jarraian izanen luke, gertu, Podemos-Ahal dugu 11 eserlekurekin. EH Bildu hirugarren indarra litzateke, 7 parlamentarirekin. PSNk hiru parlamentari galduko lituzke eta seirekin geratuko litzateke. Geroa Bairi bost ematen dizkio. Ciudadanosi 4-5 ematen dizkio eta eserleku hori UPNrekin lehiatuko luke, CISen arabera. Azkenik PPk 3 eserleku lituzke eta Ezkerrak 2. Apirilean egin zuten barometroa eta hauexek izan dira emaitzak.
Inkesta bat da beste askoren antzerakoa, baina, Podemosi indar handiagoa ematen dio. Beste inkesta batzuk lau ematen dizkiote eta beste batzuk bederatzi. CISek, berriz, 11, UPNri aurrea hartzeko aukerarekin.