#ap25nahitasuna

Euskaldunei "eskerrak" eta "indarra" emateko ekitaldia gaur, Anaitasunan

Euskalerria Irratia 2015ko api. 25a, 11:13

18:30ean hasiko da, eta ikuskizun ikusgarri, hunkigarri eta bizia izanen da.

“Bai, merezi du euskalduna izatea”. Herritarrak gaurko ekitalditik hori pentsatuz irtetea espero du Eneko Olasagasti zinegileak, ikuskizuneko zuzendari artistikoak. “Ez da mitin bat izanen, baizik eta festa bat”, gaineratu du, “une hunkigarriak ziurtaturik daude”. Olasagastik iragarri duenez, “protagonistak euskaraz bizi nahi duten herritarrak izango dira”. Haien istorioak, haien eskuzabaltasuna, haien elkartasuna izanen dira protagonista.


Modu horretan, euskaldunei “eskerrak eta indarra” eman nahi die Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, idazkari nagusiak, Paul Bilbaok azaldu duenez: “Haiek ekarri dute euskara hona. Haiek gabe, askoz egoera makurragoan geundeke”. Iraganari ez ezik, etorkizunari ere erreparatuko dio Kontseiluak gaurko ekitaldian, erakundeko eledun Maite Indaren arabera: “Aldaketa dator Nafarroara, eta aldaketa horrek, egiazkoa izan dadin, hizkuntza politika errotik aldatu behar du”.

Ekitaldian Julio Soto eta Aiora Martin bertsolariek kantatuko dute. EUskalerria Irratiko esatari Maialen Huarte eta Juan Kruz Lakastak aurkeztuko dute. Anabel Arraizak eta Urko Aristik animazio lanak eginen dituzte. Demode Quartet taldeak abestuko du. Orekariak izanen dira, baita dantzariak ere.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!