#ap25nahitasuna

Anaitasuna betetzera deitu du Nafarroako euskalgintzak

Euskalgintzako ordezkariak Anaitasunan egindako agerraldian.

Kontseiluko kideek larunbateko ekitaldian parte hartzeko deia egin dute: "Euskaraz bizi nahi duten herritar guztiek bat eginen dugu Anaitasunako ekitaldian".

Euskalgintzak eta herritarrek eurek urteotan euskararekin, euskaraz eta euskararen alde egindako lana eskertzea izanen da larunbateko ekitaldiko muinetako bat. Ez hori bakarrik, baina, hori kontuan hartuta, aurrera begira euskaraz eskubide osoz bizi ahal izateko eman beharreko pausoak ere finkatzen hasteko ekitaldia izanen da.

"Lanean segitzeko indar hartze ariketa izanen da Anaitasunakoa", hala nabarmendu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Hain zuzen, Kontseiluko kideek larunbateko ekitaldian parte hartzeko deia egin dute: "Euskaraz bizi nahi duten herritar guztiek bat egitea lortu nahi dugu".

Euskararen normalizazio prozesuan protagonista asko dago: euskalgintzako talde guztiak, norbanakoak, alderdiak, sindikatuak… Izan ere, hizkuntza baten normalizazioak ikuspegi politikoa eta soziala du eta guztiek dute euskararekiko ardura. Horixe nabarmendu du Kontseiluak agerraldian.

Ekitaldi berezia prestatu dute larunbaterako

Kontseiluko kideekin batera izan dira gaur AEK, IKA, Euskal Herrian Euskaraz, Elkar, Nafarroako Ikastolen Elkartea, UEMA, Sortzen, Topagunea, Tokikom, Bertsozale Elkartea, Berria, Emun eta UEUko ordezkariak.

Anaitasunan larunbatean, euskalgintzako kideak bai, baina, norbanako bakoitza ere bilakatuko dute protagonista. Ekitaldia, larunbatean izanen da 18:30etatik aurrera Anaitasunan.

Erlazionatuak

"Herritarrok aldaketari bultzada emango diogu Anaitasunan"

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa

Alor desberdinetan aritzen diren hainbat lagunek larunbatean Anaitasunara joateko deia egin dute Iruñeko Foruen monumentuaren aitzinean.