Hauteskundeak 2015

Hauteskunde-erroldari buruzko erreklamazioak aste honetan egin behar dira

Euskalerria Irratia 2015ko api. 8a, 09:49

Herritarrek on line bidez, beren udalean edo telefonoz egiazta dezakete erroldan behar bezala izena emanda duten maiatzaren 24ko boto-eskubidea egikaritu ahal izateko.

Herritarrek aste osoa izanen dute hauteskunde-erroldan izena zuzen emanda duten egiaztatzeko. Modu horretan jakin ahal izanen dute non eman dezaketen botoa datorren maiatzaren 24an. Nafarroako Parlamenturako, kontzejuetarako eta udalerrietarako hauteskundeetan parte hartzeko jakin beharreko datua izaten da. Gainera, hauteskunde-erroldan sartzeko edo kanporatzeko erreklamazioak egin nahi izanez gero, aste honetan bakarrik egin ahalko dira, apirilaren 13ra arte, probintziako Hauteskunde Batzordean edo udal bakoitzean.

Erroldan izen-ematea kontsultatzeko hiru modu daude: norberari dagokion Udalean aurrez aurreko kontsultak, ziurtagiri digitala izanez gero, izapidea on line egin daiteke Estatistikako Institutu Nazionalean edo 48 udalerritan eskaera telefonoz egiteko aukera ere badago, 010 zenbakira deituta Iruña eta Tuteran erroldatutakoen kasuan, eta 948 012 012 edo 012 telefono-zenbakietara deituta gainerako 46 udalerrietan.

Hautagai-zerrenden aurkezpena

Datorren astean, apirilaren 15etik 20ra, hautagai-zerrendak aurkezteko epea zabalduko da. Hauteskunde Batzordeak eta Nafarroako Administrazioak jadanik herritarren esku jarri ditu 2015eko hauteskundeei begira webgunean hautagai-zerrendei lotutako formulario elektronikoak www.navarra.es atarian.

Bertan deskarga daitezke formularioak, esaterako: hauteskunde-koalizio bat eratzeko jakinarazpena; alderdi politiko, federazio edo koalizioen hautagai-zerrendaren aurkezpena; sinadura-orriak; hauteskundeetako dokumentazioa entregatu izanaren frogagiria; Administrazioaren ordezkariaren egiaztagutuna edo Foru Parlamentuaren egiaztagutuna.

Kontzejuetarako hauteskundeetarako beharrezko inprimakiak ere eskaintzen dira, adibidez: Kontzeju Irekikoko lehendakaria izateko hautagaia aurkeztea edo alderdi politiko, federazio edo koalizioen hautagaien aurkezpena, Batzordeko lehendakari eta 4 bokal izateko, bai eta Kontzejuko lehendakariaren egiaztagutuna eta kontzejukidearen egiaztagutuna ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!