Hauteskundeak 2015

Laura Perez izanen da Podemos Ahal Dugu-ko presidentegaia Nafarroan

Euskalerria Irratia 2015ko api. 1a, 19:38

Botoen ia %76 jaso ditu alderdiko idazkari nagusiak. Mikel Buil, Tere Saez Lizarrako Berdintasun teknikaria, Carlos Couso sindikalista eta Ainhoa Aznarez Iruñeko zinegotzi sozialista ohia dira hurrengoak zerrendan.

Astelehen gauerdira arte zabalik egon zen botoa emateko epea.

1723 lagunek emandako botoen 1313 dira balekoak, zuriak kenduta, eta horietatik 997 izan dira Perezen aldekoak. Bozketara independiente gisa aurkeztu ziren beste bi hautagaiak Perezengandik urruti gelditu dira: Francisco Espinosak botoen %15,23 lortu ditu eta Juan Carlos Alutizek %8,83.

Zerrendako hurrengo postuetan Eduardo Santos, Fátima Andreo, Rubén Velasco, Fanny Cecilia Carrillo, Guillen Carroza, Noemí Solanas, Iñigo Pascual, Silvia Jauregui, Fermín Tarragona, Araceli Gordillo, José Ramón Loayssa, Iraia Aldaco, Bruno Pérez, Arantxa Ruiz, Ubaldo González, Maria Teresa Molinero, Lenin Xavier Valverde eta Estíbaliz Martínez daude.

Laura Perezek adierazi duenez “prozesu honek balio izan du alderdia indartzeko hauteskundeei begira”. “Une historikotzat” jo du hau eta Nafarroak “herritarrengandik etorri behar duen aldaketa” eskatzen duela gaineratu du.

Podemos Ahal Dugu barne prozesuari dagokionez “kanpotik ahulgune bezala ikus badaiteke ere, barneko zein kanpoko demokrazian sakontzea beti onuragarria” dela azpimarratu du Perezek. “Zailtasunak irudi arren, sinesten diogunari eustea helburua lortzeko bide bakarra” dela adierazi du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!