Gari Torregrosa (Sortzen): "Irakaskuntza pribatua lehenesten eta publikoa zokoratzen ari da Nafarroako Gobernua"

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 27a, 10:33

Sortzen eta Herrikoa guraso elkarte federazioek Nafarroako ikastetxe publikoen egoeraren inguruko txosten bat egin dute. Horren arabera, egoerak nabarmen egin du okerrera azken urtean, eta jada 50 dira gabezi nabarmenak dituztenak.

Sortzeneko eledun Gari Torregrosak argi du: "Nafarroako Gobernua irakaskuntza pribatua lehenesten eta publikoa zokoratzen ari da", Hezkuntza Departamentuak aurrekontu gero eta murritzagoak dituen honetan. Horren erakusle, datu bat eman du: Gobernuak 2014an hobekuntzak bakarrik pare bat ikastetxetan egin ditu. Beste datu bat ere aipa daiteke: legealdiaren azken txanpan, hauteskundeetarako bi hilabete falta direlarik, Iribas kontseilariak hitz eman du sei urtean 459 milioi euro emanen dizkietela itunpeko ikastetxe pribatuei. Horretaz guztiaz mintzatu gara GAri Torregrosarekin, bideoelkarrizketa honetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!