Jose Iribas kontselariak adierazi du hau dela “hitzarmen hauek berritzeko une aproposa” ikasturte honetan amaituko baitira orain indarrean dauden itunak. Era berean, gogoratu du iaz amaitu zirela Haur Hezkuntza eta Batxillergoaren hitzarmenak eta haiek ere berritu zirela 107,5 milio euroren diru partida horreratako baliatuz.
Iribasek defendatu egin du Nafarroako irakaskuntza sistemaren balioa “elkarrekin bizi baitira ikastetxe publiko eta pribatu konzertatuak”. “UPNk badu konpromiso bat sistema honekin orekatua, kalitaztekoa eta ikastetxearen aukeratzeko askatasunean oinarritzen delako” adierazi du. Ea berean, bere erabateko sostengua erakutsi dio sare konzertauari, nahiz eta, bere ustez, “foru parlamentuko gehiengoak honen aurka egon”.
Erabaki honek batere interes elektoralistarik ez duela esan du eta 459 milio euroko gastu hau aurrikusia zegoela azpimarratu du, ez Sarrigurenen eskola berri bat egitea bezala.
Honi dagokionean esan du “egiten ari direna beharrezkoa zela” eta galdetuta zer pentsatzen duen heldu den ikasturtean izanen duten leku falta larraiari buruz “erabateko lasaitasuna” duela erantzun du.
Nafarraoko Gobernuak emaniko zenbakien arabera, 2014-2015 ikasturtean Nafarroan dauden 106.283 ikasle ez unibertsitarietatik 37.545 (%35a), itunpeko sare pribatuan daude matrikulaturik eta 68.838 (%65a), sare publikoan.