Asteazkenean Vianatik sartu eta ostiralean Sakanatik despedituko du Nafarroak 19. Korrika. Erriberako herri hainbat zeharkatuko ditu asteazkenean eta ostegunean. Mendialdera ere joko du, Nafarroako ipar-ekialdeko herrietan barna izanen da ostegun goizaldean. Ostegunetik ostiralerako goizaldean Sakanako herri gehienetan izanen da eta hortik despedituko du 19. Korrikak Nafarroa. Igandean lekukoaren mezua Bilbon irakurriko dute.
Gaur, bosgarren eguna du Korrikak, eta Bizkaira helduko da. Goizaldean, Goierrin barrena izan dira lasterka. Aramaiotik Arabara sartzean, berriz, elurrak egin dio ongi etorria Korrikari.
Eguerdian, berriz, Bizkaira sartuko da aurrenekoz. Bergaratik Elgetara igo, eta bertatik Elorriora igaroko dira. Durango, Iurreta, Zaldibar eta Ermua atzean utzita, Gipuzkoan sartuko da berriro Eibartik, eta 18:15 alderako Gipuzkoako kostaldera iritsiko da Korrika, Debara. Bertatik joango da Mutriku eta Ondarroara, iluntzean.